Berrehun lagun pasatxok gozatu dute Eskoxtreme martxarekin

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 9a, 18:30

Etxera joateko presa barik, halaxe harrapatu ditu Goienak Eskoriatzako plazan Eskoxtreme martxan parte hartu duten azken mendi bizikleta zaleak. Antolatzaileak ere lasai, goizeko egin behar eta ardurak alde batera utzita. Berrehun lagun pasatxok gozatu dute aurtengo edizioarekin.

Debagoieneko mendi bizikleta martxa zorrotzenak 207 bizikleta zale batu ditu goizean Eskoriatzako plazan. Lehenengo orduan lainopean ibili dira, eta tenperatura egokiaz: "Baina hezetasun handia zegoen, eta izerdi galanta bota dute denek", adierazi du Iban Diazek. Orduek aurrera egin ahala, berriz, eguzkia azaldu da, baina ordurako ziklistak mendi goialdean zeuden, eta han haize apur bat zebilen, euren mesederako: "Ederto ibili dira, jendeak asko gozatu duela esan digu, eta gu ere pozik geratu gara. Aurten, gainera, inork ez du minik hartu, hortan, primeran. Datorren urtera begira, ikusten badugu martxa masifikatu egin daitekeela gehienezko kopurua ezarriko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak