Ruper Ordorikaren kontzertua '2016 Bideak' domekako etapan

Mendiaz eta naturaz era berezian gozatzeko asmoarekin sortu zuten Donostiako Kultura Hiriburutzaren ekitaldien barruan, 2016 Bideak egitasmoa. Helburua, 600 kilometrotan eta 32 etapatan banatuta, Euskal Herri osoa zeharkatzea da. Antolatzaileek kontakizun bat osatu dute ibilbideekin; tokian tokiko sortzaileei eta lurralde bakoitzeko historia gertutik ezagutzeko ekimenei lekua eginez.

Helburua, 600 kilometrotan eta 32 etapatan banatuta, Euskal Herri osoa zeharkatzea da. Antolatzaileek kontakizun bat osatu dute ibilbideekin; tokian tokiko sortzaileei eta lurralde bakoitzeko historia gertutik ezagutzeko ekimenei lekua eginez.

Etzi, hamaseigarren ibilaldia egingo dute; Legazpin hasi eta Arantzazun bukatuko dute. 13,3 km dituen zailtasun ertaineko ibilaldia da. Parte hartzeko, gaur, egubakoitza, 20:00ak baino lehen eman behar da izena www.dss2016.eu atarian. Kudeaketa gastuetarako -joan-etorriko autobusa eta istripu asegurua- zazpi euro ordaindu behar da.

Egun osoko plana

Egun pasa polita antolatu dute domekarako: askotariko bisita gidatuak eta Ruper Ordorikaren kontzertua, horien artean.

8:30etan abiatuko da Oñatitik autobusa Legazpira, eta Donostiatik helduko diren lagunekin elkartuko dira han. Eguna hasteko, Legazpiko Mirandaola auzoko Burdinola bisitatuko dute. Ondoren, Jarondoko bordetara joatea da asmoa Gipuzkoako Parketxe Sarearen eskutik azalpenak jasotzeko. Kataberako meategiak izango dute hurrengo geltoki, eta gidari batekin Arantzazura helduko dira 14:00etan. Eguna borobiltzeko, Basilikan bisita gidatua (15:30), eta Oñatiko abeslariaren kontzertua izango da Gandiaga Topagunean, 17:00etan. Emanaldia doan da, eta interesa duten guztiendako dago zabalik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.