Behera egin du nabarmen langabezia tasak ekainean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uzt. 4a, 10:22

Urteko mailarik baxuenean kokatu da langabezia tasa Debagoienean, %10,41eko tasarekin (3.122 langabe). Herriei dagokionez, Antzuolan eta Bergaran izan ezik, behera egin du langabeziak beste herrietan.

Langabezia tasa 2016ko mailarik baxuenera jaitsi da ekainean, Debagoienari dagokionez. Maiatzean 3. 209 langabe zeuden (%10,70eko langabezia tasa), eta ekainean 3.122ra jaitsi da (%10,41eko tasa).

Iaz, 3.425 langabe zeuden ekainean (%11ko tasa), aurten baino ia 303 gehiago, hain zuzen ere.

Herriei dagokionez, Bergaran eta Antzuolan bakarrik egin du gora langabeziak, maiatzarekin alderatuta. Bergaran bi pertsona gehiago daude langabezian, eta Antzuolan bost. Aramaion langabe kopurua mantendu egin da maiatzetik ekainera (27 langabe).

2016ko ekaineko datuak, herriz herri:

  • Antzuolan 77 langabe daude (%7,09ko langabezia tasa)
  • Aramaion 27 langabe daude (%3,56ko langabezia tasa)
  • Aretxabaletan 278 langabe daude (%8,1eko langabezia tasa)
  • Arrasaten 1.417 langabe daude (%13,59ko langabezia tasa)
  • Bergaran 703 langabe daude (%10,08ko langabezia tasa)
  • Elgetan 44 langabe daude (%7,42ko langabezia tasa)
  • Eskoriatzan 194 langabe daude (%9,58ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzagan 6 langabe daude (%4,38ko langabezia tasa)
  • Oñatin 403 langabe daude (%7,58ko langabezia tasa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak