Giro freskoa –eguzkia berotzen hasi aurretik– lasterka jarduteko, lagun giroa korrikalarien artean eta elkartasuna helburu. Halaxe 20 hirukote elkartu dira kooperatiben arteko lasterketan, besteak beste, Ulma, Copreci, Ederlan, Zenbaki, Athlon eta Eguzkigraf kooperatibetako kideak.
Ordu erdian egin dute zazpi kilometroko ibilbidea lehenengo lasterkariek, Markinako Lea-Artibai ikastetxeko irakasleek. Iaz ere eurak izan ziren txapeldunak, eta aurten ere gustura etorri direla aitortu dute. Haren atzetik geratu da Ulmako taldeetako bat (hiru talde osatu dituzte) eta hirugarrena izan da Ederlanekoa.
Talde mistoen artean, ostera, Emunek irabazi du, eta emakumezkoen artean, Copreciko hirukoteak.
Antolatzaileek pozik giro bikaina izan delako Urkulu inguruan, baina onartu dute iazko zenbakietara iritsi ez izanaren pena (28 bikote) eta lasterketa dataz aldatzeko aukera aztertzekotan geratu dira.