Laneki, Sorginen Museo eta Lezea eta Mikel Lezamiz saritu ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak

Hiru sari banatu dituzte. Bai Euskarari Laguna saria jaso du Mikel Lezamiz arrasatearrak, Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko arduradun eta euskara koordinatzaile izandakoak; eta aurtengo ziurtagiridun sarituak izan dira: Sorginen Museoa eta Lezea, eta Laneki. Sari banaketa ekitaldia gaur, egubakoitza, egin dute Donostiako 2016 Gunean.

2016an euskararen arloan eta gure hizkuntza sustatzeko helburuarekin egindako lana aitortu nahi izan die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Lanekiren izenean Kepa Altube arrasatearrak jaso du saria. Lanbide Heziketan euskararen presentzia handitzeko eta sendotzeko lanean dihardu Lanekik. Hain zuzen Jakinbai.eus Lanbide Heziketarako euskarazko materiala jasotzen duen Interneteko ataria sortzea eta etengabe elikatzea saritu dute.

Mikel Lezamizen izenean Aitor Lezamizek, semeak, jaso du saria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.