Debagoiena zeharkatzen duen AP-1 autobidea izango da trafiko sailak arreta gehien jarriko duen errepideetako bat. Bost zati jarraituko dituzte era berezian: A-8ko Kantabriaranzko irteeran; Behobiako mugaldean; AP-8tik AP-1erako sarbidean; A-1 autobiatik AP-1 autobiderako sarbidean, Armiñónen; eta N-622 errepidetik A-1 autobiarako sarbidean, Gasteizen.
Garbiñe Sáez Molinuevo Trafikoko zuzendariaren arabera, Euskadiko herritarrak era mailakatuan joaten dira kanpora. Nazioarteko trafiko handienak, bestalde, uztaileko eta abuztuko azken bi asteetan espero da.