Abixaran taldeak hartuko du Torreauzo krosa antolatzeko erreleboa, domekan

Iaz Frederic Uhrbom atleta suediarrak ezustekoa eman zuen. | goiena

Domekan (11:00) egingo dute Torreauzoko 19. krosa eta aurtengo nobedade nagusia da lasterketako antolatzaile taldea aldatu egin dutela. Orain arte Antxintxiketan atletismo taldeak hartu du proba antolatzeko ardura, eta orain, Abixaran taldeak hartu du erreleboa.

"Esan ziguten eurek utzi egin behar ziotela lasterketa antolatzeari, bestela ere nahikoa lan dute-eta beste proba batzuk antolatzen, eta hori ikusita gu animatu gara", adierazi du Arantzazu Ezkibelek. Talde berriak lehengo izaerari eutsi gura izan dio: "Lasterketa herrikoia izango da, oso erritmo lasaian egiteko aukera egongo da, eta jendea animatu gura dugu, inork ez dezala beldurrik izan. Gainera, eskerrak eman gura dizkiegu lasterketa babestu duten denda eta komertzioei, eurei esker sari mordoa pilatu ditugulako. Esango nuke ia denendako izango direla sariak". 

Izenemateak aurrez Oñatiko Aloña Mendi tabernan, Mendizabal kirol dendan edo Arrasateko Intersporten. Internetez, berriz, herrikrossa.com webgunean, edo lasterketa baino apur bat lehenago, irteera puntuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.