Julen Irizarrek Segoviako Itzuliko bigarren etapa irabazi du

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 29a, 18:39

Castellongo Itzulian erakutsitako sasoi onari eutsi egiten diola erakutsi zuen atzo, martitzena, Julen Irizar bergararrak. Ampo taldeko ziklista Segoviako Itzulia lehiatzen dabil, eta lehenengo egunean garaipenetik gertu egon bazen ere, bigarrenean iritsi zitzaion saria.  

San Ildefonso eta Torrecaballeros artean 122 kilometrotako etapa gogorra izan zen, mendate gogorrak gainditu behar izan zituzten –Navacerrada eta Navafría–, eta hainbat ihesaldi saiakera izan ziren. Horiek bertan behera utzita lasterketa esprintean erabaki zen, eta hor Irizar izan zen azkarrena, eta argiena, aurreko kurban ondo sartzeak garrantzia handia zuelako esprinta behar den moduan egiteko.

Hala, hiru lagunen arteko esprinta izan zen, Gonzalo Serranoren (Cartuchos-es Magro), Daniel Sanchezen (Extremadura) eta Julen Irizarren artekoa, eta Bergarakoa nagusitu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak