Lasterketa egunean Landara sartzeko errepide zatia itxita egongo da. Horregatik, lasterketa ikustera joan gura duten ikusleendako autobus zerbitzua jarriko dute antolatzaileek. Arrasatetik (07:15), Aretxabaletatik (07:25) eta Eskoriatzatik (07:35) irtengo da autobusa.
Boluntario bila dabiltza
Triatloiaren arrakasta bermatzeko laguntza behar dute antolatzaileek. Izan ere, detaile guztiak ondo zaintzeko 600 boluntariotik gora behar dituzte. Deialdia zabaldu dute eta debagoiendarrak aurten ere ekimenera batzea espero dute. Hala, boluntarioek proba barru-barrutik bizi ahal izango dute, eta oparia jasota itzuliko dira etxera. Autobus zerbitzua erabiltzeko edo boluntario moduan lan egiteko sartu www.triathlonvitoria.com helbidean.