Udalako auto igoera antolatu gura du Arrasateko A+Gas taldeak, udazkenerako

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 30a, 07:00
Joan den astean Udanako igoerako irudia, Mini-a lehen tramuan. | goiena

Arrasateko A+Gas motor taldea herrian motor-zaletasuna sustatzeko beste urrats bat eman guran dabil, eta aurten Motorshow-a antolatu beharrean auto igoera bat antolatzeko lanetan dabiltza, Udala auzora, zehatzagoak izanda.

"Lanak nahiko aurreratuta ditugu, babesleen partetik uste baino erantzun hobea izan dugu, eta nahiz eta laguntza guztiak zehaztuta ez ditugun arrean, bide onetik goaz", adierazi du Asier Zubillagak. Hala, babesleen arreta lortzerako orduan, aurreko Motorshow edizioetatik antolatzaileek hartu-emana zuten babesleekin, eta horrek erraztu egin ditu lanak. Eta, federazioko baimena eskuetan, Arrasateko Udalaren erantzuna falta zaie antolatzaileei igoera errealitate bilakatu dadin.  

Seguruenik, urriaren 29an 

Euskadiko automobilismo federazioaren egutegian lasterketa noiz egingo duten dagoeneko zehaztuta dago, urriaren 29an: "Printzipioz egun hori zehaztu dugu, baina ez da definitiboa, arazoren bat baldin badaukagu posible da hurrengo egunera, urriaren 30era, atzeratzea".  

Hori horrela, Udalako Igoera Mendiko Sarirako puntuagarria izango da, eta horrek esan gura du turismoekin batera CM autoak eta barketak ere hartuko dituztela.  

Bost txanda izango ditu

Arrasatetik Udalara arteko bidea laburra da, ez ditu hiru kilometro izango; hori horrela, eta nobedade moduan, lasterketak bost txanda izango ditu –lasterketek normalean hiru izaten dituzte–. Proba hasiera Gorostizan egingo lukete, Malbinetako etxeen parean: "Hiru txanda eginda lasterketa laburregia geratuko litzateke. Gainera, tramoren baten chicanea jarriko dugu, autoek larregiko abiadura har ez dezaten, izan ere, inguru horretan baserriak daude". Lasterketa errealitate bilakatzeko lanean jarraituko dute A+Gas taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak