Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoa 'blindatu' du

Leire Kortabarria 2016ko eka. 29a, 15:17

Auzitegi Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoaren blindajea bermatu du epai berri batekin; horren arabera, helegiteak bakarrik Konstituzionalaren aurrean aurkeztu ahal izango dira. Foru Aldundiak "begi onez" ikusi du epai hori.

Epaiak, epaile guztien adostasunarekin ebatzia, abala ematen dio Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerga araudien aurkako helegiteak Konstituzionalaren aurrean bakarrik aurkeztea daudela ezartzen duen legeari, eta ez auzitegi arruntetan. Horrela, Auzitegi Konstituzionalak Errioxako Gobernu eta Parlamentuaren eta Gaztela eta Leoneko Gobernu eta Gorteen helegiteak baliogabetu ditu.

Foru bozeramaileak, Imanol Lasak, irakurketa baikorra egin du eta, bere ustetan, berri honek indartu egiten ditu euskal autogobernuaren oinarriak. “Gure zerga araudiaren garapena ezinbestekoa da gure autogobernurako eta, beraz, Konstituzionalaren epaiak gure autonomia sendotzen du”, adierazi du bozeramaileak.

Hala ere, ohartarazi du epaiak zerga alorreko arauak bakarrik hartzen dituela kontutan, eta horregatik “beharrezkoa dela adostasuna lortzea eta neurri gehiago hartzea kontzertua behin betiko blindatzeko. Izan ere, ezin dugu ahaztu gure autogobernuaren oinarri garrantzitsuenetarikoa dela, azken urteetan zalantzen jarri dena”. Z

entzu honetan, jakinarazi du Foru Gobernuak xehetasun osoz aztertuko duela epaia, eta berretsi du foru erakundeak berriro aurkeztuko duela Gobernu espainiarren aurrean euskal agendan dauden gaiak, hauen artean Kupoaren eguneratzea eta Kontzertu Ekonomikoaren blindajea. “Lehentasun osoa du Gobernu honentzat, bai eta euskal gizarte osoarentzat ere”, ondorioztatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak