Jaiotze-tasa handitzea eta kontziliazioa "Foru Aldundiaren agendan" daude

Leire Kortabarria 2016ko eka. 27a, 15:59
Imanol Lasa, familia ugarien jardunaldian.

Jaiotze-tasa handitzea eta kontziliazioa “Foru Aldundiaren agendan” daudela esan du Lasak.

Gobernantza eta Gizartearekiko komunikaziorako Diputatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaleak, Imanol Lasak, familiei eman beharreko laguntzen premia azpimarratu du  Gipuzkoako familia ugarien elkarteak, Liluradik, Saguesen,  Donostian domekan egin zuen 18. Familien Jardunaldi Solidarioan.

Lasak azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren agendan daudela bai kontziliazioaren baita jaiotze-tasaren gaineko kezka ere: "Geroz eta zaharkituagoa den gizarte batean bizi gara, eta ezinbestekoa da, epe laburrean,  jaiotze-tasa handitzea eta giza-piramidea iraultzea  Eta erakundeok,urrats hori egiten  lagundu behar diegu familiei; eta noski, dagoeneko eman dutenei, familia ugariei, ere egindako lana aitortu eta erraztasunak eman behar dizkiegu”,  azaldu du Diputatuak.

Kontziliazioaren gaiaren gainean ere arreta berezia jarri nahi izan du Lasak eta gogoratu du, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren plan estrategikoaren barnean kokaturiko Etorkizuna Eraikiz programak aurreikusten duela lurraldeko hainbat enpresetan, Europan dagoeneko arrakasta izan duten programa pilotuak jartzea,  kontziliazio gaietan aurrera egin dezagun”. Familia ugarien mesedetan, neurri fiskalik hartu daitekeen ere aztertzen ari direla aurreratu du Lasa diputatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak