Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Victoriano Gallastegi senatari

Victoriano Gallastegi.

EAJk Gipuzkoan 2015eko abenduan lortu zituen hiru senatarietatik bat galdu duen arren, Victoriano Gallastegik (Bergara, 75 urte) eutsi egin dio eta errepikatu egin du. Honenbestez, Madrileko Senatuan izango da Bergarako alkate ohia.

Bina senatari izango dituzte Gipuzkoatik Elkarrekin Ahal Duguk eta EAJk. 3-1 izan zen emaitza jeltzaleen alde 2015eko abenduan.

Victoriano Gallastegi lau agintalditan, 16 urtez, izan Bergarako alkate: 1991tik 2007ra bitartean, erretiroa hartzeko utzi zuen arten. Dena den, politika "gertutik" jarraitzen duela dio eta joan zen abenduko hauteskundeetan lortu zuen senatari izateko eserlekua. kargua hartu ere bai Madrilen. Berriro eutsi dio.

Senaturako, Gipuzkoan, %99,79 zenbatuta, honakoa da emaitza:

  • Josetxo Arrieta Arrieta (Elkarrekin Ahal Dugu): 89.453 (%25,24)
  • Maria Eugenia Iparragirre Bemposta (EAJ): 89.250 (%25,18)
  • Victoriano Gallastegi Altube (EAJ): 85.150 (%24,03)
  • Pilar Garrido Gutierrez (Elkarrekin Ahal Dugu): 85.022 (%23,99).

Emaitza behin behinekoa da eta ez daude botoak ehuneko ehunean zenbatuta, baina, oraingoz esan daiteke Victoriano Gallastegik lortu dituela Madrilen senatari izateko botoak. Atzoko bozketan Senaturako Gipuzkoan boto gehien lortu zituen bosgarren hautagaia EAJkoa da: Imanol Kerexeta Aierdi: 84.933 (%23,97).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.