Botoetan gora eginda, PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak. Berau izan da, gainera, emaitzak hobetu dituen alderdi bakarra: 137 diputatu eskuratu ditu oraingoan (abenduan, 123). PSOE da bigarren indarra, baina jaitsi egin da botoetan eta diputatu kopuruan: 90etik 85era pasatu.
Abenduan indartsu sartu zen Podemosek, berriz, botoak galdu ditu IUrekin batera aurkeztu arren eta hirugarren indarra da, oso-oso gertuan duen Ciudadanos alderdiaren aurretik. Konfluentzia moreak batuta, 71 jarleku eskuratu ditu (2 gehiago). Ciudadanosek 32 eserleku lortu ditu, abenduan baino 8 gutxiago.
Honela banatuko dira, bada, Espainiako Kongresuko jarlekuak: PPk: 137 diputatu (botoen %33,03); PSOEk, 85 diputatu; Unidos Podemos koalizioak, 45 diputatu eta Ciudadanos-ek 32 diputatu (botoen %13,05). Edozein modutan, eta marea moreari dagokionez, Estatuan dituen konfluentziak batuta, 71 jarleku eskuratu ditu (botoen %21.1).
Euskal Herriko ordezkaritzari begiratuta, EAJk eskuratu ditu 5 ordezkari (botoen % 1,2) eta EH Bilduk, berriz, bi (botoen %0,77). Eta jakina, kontuan hartu behar dira, baita ere, Unidos Podemos koalizioaren baitan Madrilgo diputatuen kongresuan jarriko diren euskal ordezkariak.