Nafarroan garaile izatea lortzeaz gainera, bototan gora egitea lortu du, baita ere, UPN-PP koalizioa. Haren ondoren geratu da Unidos Podemos koalizioa, abendutik boto batzuk galduta, eta hirugarren indarra izan da PSOE, kasu honetan, 3.000 boto inguru irabazita. EH Bildu geratu da laugarren lekuan 3.000 boto pasa galduta.
Hona hemen datuak: UPN-PP: 106.434 (botoen %31,88); Unidos Podemos: 94.555 (botoen %28,33); PSOE: 57.952 (botoen 17,36); EH BIldu: 31.310 (botoen 9,38); Ciudadanos: 20.343 (botoen %6,09) eta Geroa Bai: 14.289 boto (botoen %4,28). Azken honen kasua deigarria da, ze erdira jaitsi da abendutik jasotako boto kopurua: 30.642 lortu zituen abenduan eta 14.289 lortu ditu, berriz, oraingoan.