Boto-galera orokorraren erantzuleetako bat abstentzioa izan da, bi puntu egin du-eta gora: abenduan %32,60koa izan zen eta orain, berriz, %34,29koa. Gauzak horrela, alderdi nagusiek izan duten boto galera polarizatu egin dela ere esan dezakegu, eta besteak beste, sakabanatu egin dela hainbat alderdi txikiren artean.