Parte-hartzeak nabarmen egin du behera

Julen Iriondo 2016ko ekainaren 26a

Espainiako Gobernuak emandako 18:00etako datuen arabera, Gorteetarako hauteskundeetako parte-hartzea abenduan ordu berean baino zazpi puntu baxuagoa da: %51,21, %58,22aren aldean.

Jaitsiera are deigarriagoa da, kontuan izanda 14:00etako datua abendukoaren ia bera zela: %36. Ordu horretan, EAE eta Nafarroa zeuden parte-hartzean beherakada izan duten erkidegoen artean, eta joerak bere horretan jarraitzen zuen 18:00etan.

Estatuko proportzio berean ari da jaisten parte-hartzea Hego Euskal Herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak