Datu horiek kontuan, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hiletako industriako prezioen aldakuntza) %4,0 jaitsi da.
2016ko maiatzean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%7,5), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,6) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak honako adarretan izan ziren: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,6), Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%-0,6), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-0,2).
2016ko maiatzean, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak hauek izan ziren: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,3), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%1,8), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,5). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-24,4), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,7), Energia elektrikoa, gasa , lurruna eta aire egokitua (%-3,1).
Salbuespen batzuk
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek maiatzean gorako joera izan dute guztietan, honako hauetan izan ezik: Ekipo-ondasunetan (%-0,1). Energiaren prezioetan %3,6ko gehikuntza; Bitarteko ondasunetan %0,4, Kontsumo ondasunetan %0,3. Azken horien barruan, ez-iraunkorren prezioak %0,5, iraunkorrenak %0,0.
Urte artean, Energiaren prezioak %-15,5, Bitarteko ondasunenak %-2,7. Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,7 gehitu dira. Iraunkorrenak %-0,4; ez-iraunkorrenak %+1,1. Ekipo-ondasunen prezioak %+0,7 handitu dira.