Realak eta Eibarrek Agorrosinen jokatuko dute, abuztuaren 10ean, eguaztena, Kilometroak 2016ren alde. Real Sociedad Fundazioaren eta Kilometroak Kultur Elkartearen arteko akordioaren esparruan sartzen da adiskidantzako partidu hau. Batzen den dirua Kilometroak 2016rako izango da.
Aurre denboraldian, prestaketa partidu asko jokatuko ditu aurten Realak. Batzuk Gipuzkoan eta beste batzuk euskal lurretatik kanpo: Herbereetan —han egingo du udako prestaketa saioa Realak—, Erresuma Batuan, Alemanian… Aurre denboraldia uztailaren 7an hasiko du talde txuri-urdinak.
2013ko udan izan zen Reala Debagoienean azkenekoz lagun arteko partidu baten. Urte hartan, uztailaren 12an, Mondraren 100. urteurrenaren ospakizunetan izan zen Mojategin, sarragileen aurka. Eta 2012an, Realak eta Zaragozak neurtu zituzten indarrak abuztuaren 1ean Agorrosinen.
Eibarrek iaz jokatu zuen azkenekoz, Agorrosinen, lagun arteko partidua, Real Unionen aurka. Abuztuaren 11n jokatu zen partidua.