1.500 laguni gizarteratzen lagunduko die aurten Elkar Ekin planak

Leire Kortabarria 2016ko eka. 21a, 13:56
Elkar Ekin planaren aurkezpena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratze Plan berria aurkeztu du gaur, martitzena. Helburua da gizarteratzea eta lan-aukerak sortzea, eta aurten 1.500 onuradun izango ditu eta 1,8 milioiko aurrekontua.

Plana jendaurrean aurkeztu aurretik, Foru Gobernuaren ordezkariek lankidetza protokolo bat sinatu dute hirugarren sektoreko hainbat eragile, elkarte eta entitaterekin, eta baita ere erakundeekin. Protokoloa sinatu dutenen artean daude Lanbide eta Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritzaren izenean, eta Donostiako Udala, Caritas, Emaus, Gureak, Gurutze Gorria, Peñascal, Sartu eta Fundación Secretariado Gitano, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Deustuko Unibertsitatea.

Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak bere kezka azaldu du, datuek erakusten dutelako bazterketa larria kronifikatzeko joera dagoela. Horregatik, Peñak nahi du “plan hau pizgarri bat izatea, une honetan baztertuta dauden pertsona horiei laguntzeko”

Planaren bost helburu zehatzak aipatu ditu Gizarte Politikako diputatuak: gizartetik baztertuta dauden pertsonen arreta hobetzea; pertsona horien enplegagarritasuna handitzea; kohesio eta aktibazio inklusiboko proiektuak sustatzea; gizarte babeserako sarea osatzen duten gainerako eragileekiko koordinazioa sendotzea, arreta berezia jarriz gizarte eta osasun arloan; eta gizarte gipuzkoarraren babesa lortzea, sentsibilizazioaren bidez komunikazioa ere indartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak