Arizmendi Ikastolako abesbatzako eta alemaniarreko ikasleak, Alemanian

Ubane Madera 2016ko eka. 20a, 09:19

Ekainaren 17an aterata 22ra bitartean 60 ikasle eta lau irakasle Altensteig hirian (Alemania) dira bertako eskola batekin elkar-trukean. Iaz, Espainiar estatuan zehar ibili zen Christophorus-Kantorei abesbatza, eta, Euskal Herritik pasatu zenean, Debagoienean egin zuen hiru egun. Ekimen horrek aukera eman die Arizmendi Ikastolakoei Alemaniako bost eguneko egonaldirako. 

Gaztelupeko eta Almeneko DBHko abesbatzako ikasleak eta DBH3-4 eta batxilergoko alemaniar ikasgaiko ikasleak dira. Kontzertua amaituta, ondorengo bi egunetan Estrasburgo, Stutgartt eta Tubingen bisitatuko dute.

Hezkuntza ez formala

Rakel Murgiondo ikastolako abesbatzaren zuzendaria izan da ekimena martxan jarri duen irakaslea June Anduaga alemaniar irakaslearekin batera. Hezkuntza ez fomalaren barne abesbatza eskaintzen zaie Almen eta Gaztelupeko ikasleei eta ikasturte honetan LMH 1. mailatik DBH 4. mailara 100 ikasle inguru ari dira kantu zaletasuna lantzen.

Urtero hainbat emanaldi prestatzen dituzte. Ikasturte honetan Fair Saturday 2015 jaialdian, Arizmendi Ikastolak antolatutako Debagoienako Haur Abesbatzen topaketan eta Tolosako Leidor Antzokian Juantxo Zeberiok eta Laskorain ikastolako abesbatzak antolatutako ekitaldian parte hartu dute. Gabonetan Errenteriako Gabon Kanten txapelketan zilarrezko bi sari lortu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak