Triatleta gaztetxoak gogoz lehiatu dira Bergaran

Txomin Madina Milikua 2016ko eka. 19a, 17:35

Herrikoez bertakoez gain, Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako neska-mutikoek hartu dute parte goizean Bergaran egin duten Triatloi Txikiaren bigarren edizioan.

"Triatloiak askotan Iron Man probekin lotzen diren arren, erakutsi nahi dugu edozeinek egiteko bezalako  kirola dela", azaldu du Antxintxika taldeak antolatuta goizean bergaran egin duten Triatloi Txikiaren bigarren edizioaz. Eta bertan parte hartu dutenak gogoz ibili dira Agorrosinen eta inguruan korrika, igerian eta bizikletan.

Taldetan zein bakarka, 112 neska-mutikok eman dute izena probarako, eta Antxintxikakoak gustura zeuden parte-hartzearekin, iaz baino altuagoa izan da eta. neska-mutikoak hiru mailatan banatu dituzte: benjaminak, alebinak eta infantilak. Benjaminetn kasuan proba ez dute lehiaketa moduan egin, baina azken bi mailatan Gipuzkoako Txapelketarako proba izan da goizekoa, eta hala, besteak beste Donostiatik, Ordiziatik eta Soraluzetik ere etorri dira lehiakideak. Era berean, benjaminena baino proba gogorragoa izan dute alebinek eta infantilek: bizikletan, esaterako, bi kilometro beharrean lau egin dituzte; eta Agorrosingo atletismo pistari buelta bakarra beharrean bi eman behar izan dizkiote.

SAILKAPENAK:

Alebin mutilak:

1- Eneko Gazteiga

2- Elur Urkola

3- Oier irazusta

Alebin neskak:

1- Ane Iturrioz,

2- Jone Garmendia

3- Leire Etxabe

Infantil mutilak, bakarka:

1- Aimar Sukunza

2- Santi Gaitan de Aiala

3- Aitor Lopez de la Calle

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak