Urtean ikasitakoak erakutsi dituzte Camden Town dantza akademiakoek Elgetan

Txomin Madina Milikua 2016ko eka. 19a, 16:39

Bergarako Camden Town dantza akademiakoek Elgetako Espaloia kafe antzokia aukeratu dute beste behin ikasturte amaierako jaialdia egiteko, eta hala, gaur eguerdi partean bertara joan 400 ikusle inguruk  askotariko dantza estiloen erakustaldiez gozatu ahal izan dituzte: balleta, funky-a, salsa, dantza garaikidea, breakdance-a.... Akademiako 120 ikaslek hartu dute parte jaialdian eta gazteagoak edo nagusiagoak izan, gogotsu ibili dira egindako lanaren fruitua jendaurrean erakusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak