Etorkizuneko sektoreen aldeko apustua berretsi du Mondragonek

Leire Kortabarria 2016ko eka. 17a, 15:37
Bilboko topaketako une bat.

SmartEnCity proiektuaren barruan Gasteizko Coronación auzoaren birgaitze energetikoan egiten dabilen lana azaldu zuen Mondragon Korporazioak astelehenean Bilbon; baita fabrikazio aurreratuaren gaineko hainbat ikuspuntu ere. Horretarako bi jardunaldi egin zituen; goizean, Bilbao Berrikuntza Faktorian, eta arratsaldean, Guggenheimen. 

Jardunaldiak topaketa egitura izan zuen; bereziki, gazteekin –ekintzaileak, negozio berriak martxan jarri nahi dituztenak edo ideiak dituztenak– topaketa egin zuten Mondragoneko ordezkariek, korporazioak etorkizunean garrantzia izango duten sektore berrietan egongo dela eta horko aukera berrien aldeko apustua egiten dabilela adierazteko.

Sektore horien artean daude smart city izenekoak (hiri inteligenteak; Coronación auzoan egingo den lana irizpide horien araberakoa izango da) eta fabrikazio aurreratua, eta bi horiek landu zituzten topaketetan.

Korporazioko zortzi ordezkari

Goizeko topaketan, lehenengo, Mondragon Korporazioko lau kidek hitz egin zuten: Lander Jimenez (LKS Ingeniaritza), David Sanchez Bote (MIK), Jesus Hernandez (Fagor Ederlan) eta Oscar Berreteaga (Umla Embedded Solutions); arratsaldekoan, honako beste lau ordezkariek hartu zuten parte: Iraia Elgezua (Batz), Carlos Garcia (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa), Peter Craamer (MSI) eta Nerea Aranguren (DanobatGroup).

Mondragon Korporazioaren esanetan, helburu nagusia zen erakustea Mondragoneko kooperatibek herriarekiko duten "konpromisoa", baita, kasu honetan moduan, gero eta jakin-min handiagoa eta aukera gehiago pizten dabiltzan esparru berrietan ere, eta haiek bultzatzen edo haietan ekiten dabiltzan gazte eta ekintzaileekin. Topaketetara jende  asko joan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak