Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Alderdi politikoek ekitaldi ugari antolatu dituzte Debagoienean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 16a, 11:07

Gaur EAJren txanda izango da ibarreko hainbat tokitan, eta ondoren, Bergaran mitin nagusia egingo dute jeltzaleek. EH Bilduk bihar eta etzi egingo ditu ekitaldiak, Bergaran, eta PSE-EEko Rafaela Romero hautagaia bihar egongo da, Arrasaten.

EH Bildu

Bihar, ekainak 17, arratsaldeko 18:30ean San Martin plazan futbol partidua (Euskal Herria - Espainia) antolatu du EH Bilduk. Gainera, eskualde mailako kanpaina ekitaldia larunbatean eguerdiko 13:00etan Irala kalean egingo dute. Bertan Marian Beitialarrangoitia eta Aitzol Cajaraville egongo dira.

EAJ

Gaur, eguena, 12:00etan, Leintz gatzagako Gatz Museoa bisitatuko dute, 11:00etan, Eskoriatzako Pates Zubia enpresara bisitara egin ostean. 13.30-14.00, Eskoriatzan kalejira eta ondoren taberna batean menu bat jango dute herritarrekin batera ahal bada. 18.00etan, Bergaran, propaganda banaketa egingo dute eta 19’30ean, mitina Bergarako Munibe plazan. Bertan Joseba Egibar, Joseba Agirretxea eta Andoni Ortuzar egongo dira.

Gainera, ekainaren 22an, Arrasaten egongo da alderdi jeltzalea. Gazteen inguruan komunikazioa izango da egun horretako helburua.

Elkarrekin Ahal Dugu

Ekainaren 19an, domekan, Nagua Alba Arrasaten izango da Jose Maria Arizmendiarrieta plazan (Laubide) 18:30etik 20:00etara Euskararen inguruko ekitaldi baten eta 20an Josetxo Arrieta Gipuzkoatik Senaturako hautagaia 18.00etatik 19:30era, Biteri Plazan, Ahal Dugu Gipuzkoako beste arduradun batzuekin: Patricia Gete, Maria Valiente batzarkideak...

PSE-EE

Bihar, 11:30ean, Arrasateko azokan egongo da Rafaela Romero PSE-EE alderdiko Kongresurako hautagaia (Gipuzkoako bigarrena zerrendan). Berarekin batera egongo dira Oscar Garcia, Arrasateko sozialisten bozeramalea; Victoriano Fuente zinegotzia; Eneko Andueza Batzar Nagusietako sozialisten bozeramalea, Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia, eta Blanca Roncal Legebiltzarreko parlamentaria, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak