Kadete mailako Eroski-Portabicis.com taldekoak podiumean izan dira Bergaran eta Oñatin

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 15a, 16:13

Azkarate, Oñatin hirugarren helmugaratzen. Argazkiak: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa.

Kadete mailako ziklistek asteburu betea izan dute, zapatuan Bergaran Gipuzkoako banakako erlojupekoan lehiatu eta gero domekan Oñatin Olakuako 31. lasterketa izan zutelako, hori ere Gipuzkoako Txapelketa, baina errepidekoa. Eta, bi lasterketetan Eroski-Portabicis.com taldeko ordezkariak igo ziren podiumera.

Zapatuan Bergaran egin zuten Gipuzkoako banakako erlojupekoan Aitor Larrañagak jantzi zuen txapela. (08.17)  Hirugarrena, berriz, Antzuolako Iñigo Aranburu izan zen, Eroski-Portabicis.com taldekoa [Kronika osoa hemen]. Domekan, ostera, Oñatin egin zuten 31. Olakuako proban Eroski-Portabicis.com taldeko Andoni Azkarate arrasatearra podiumera igo zen, eta mendiko saria Iñigo Aranburuk eraman zuen. Lasterketako irabazlea Inoxcra-Beasain taldeko Aritz Urra izan zen, eta bigarren Victor Larrañaga.

Horrenbestez, asteburu borobila izan dute Dorletako Ama eskolako ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak