AIC-K eta MUk hitzarmen bat sinatu dute automobilgintzaren sektoreko erronkei erantzuteko

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 15a, 13:18

Automobilgintzaren sektoreko gaur egungo nahiz etorkizuneko erronkei bien artean lankidetza-esparru bat erraztea da helburua, hala, automobilgintzaren gaur egungo nahiz etorkizuneko profesionalen gaitasunak modernizatu eta garatu ahal izateko.

AIC-Automotive Intelligence Center fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak, Ines Anitua AICko zuzendariak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak ordezkatuta, Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat sinatu dute.

Automobilgintzaren sektoreko gaur egungo nahiz etorkizuneko erronkei bien artean lankidetza-esparru bat erraztea da helburua, hala, automobilgintzaren gaur egungo nahiz etorkizuneko profesionalen gaitasunak modernizatu eta garatu ahal izateko, betiere graduko (Gradu Bukaerako Proiektuak eta Prestakuntza Praktikorako Laguntzak enpresan) eta graduondoko (gaur egungo profesionalen birziklapena) prestakuntzaren bitartez, bi erakundeei balioa eskainiko dieten jarduerekin lotutako esparruetako jarduerak gauzatuz.

"Gaur sinatutako hitzarmenak elkarrekiko lankidetza eragingo du, hala, gaitasun zientifiko eta teknologikoak hobeto aprobetxatu daitezela, prestakuntza hobetu dadila eta jarduera eta proiektu bateratuak garatu daitezela lortzeko", azaldu dute.

Honako hauek dira hitzarmenaren jarduketa-eremu nagusiak:

- Erakundeen jarduerei buruzko aldizkako informazioa trukatzea.

- Hitzarmenaren helburuarekin lotutako gaietan elkarrekin gauzatu daitezkeen jarduerak aztertzea eta koordinatzea.

- Prestakuntza-lerroak garatzea.

- Ikasleak, graduondokoak, irakasleak eta ikerlariak trukatzea.

- Programa horien edo beste batzuen hedapenean lankidetzan jardutea.

- Interes komunekotzat jotzen diren eta alderdi guztien erabilgarritasun esparruan sartzen diren gainerako guztiak, Esparru Hitzarmen honen xede den jarduerari dagokionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak