42 urteko gizon bat eta 26 urteko emakume bat atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, bi tabernatan ustez lapurreta egiteagatik.
Tabernetako ateak indarrez ireki ostean, jolas-makinetako dirua hartu dute ustezko lapurrek. Auto baten ihes egiten saiatu dira, baina Ertzaintzak Lopidanako zerbitzugunean atxilotu ditu. Autoaren barruan 600 euro baino gehiago, bi aizkora eta lapurretak burutzeko erremintak aurkitu dituzte.
Gasteizeko eta Debagoieneko beste taberna edo ostatuetan lapurretak egin dituzten ikertzen ari da Ertzaintza.