Zazpi milioi bezero bazkide lortu ditu Eroskik, iaz %15 gehituta

Leire Kortabarria 2016ko eka. 13a, 15:25
Eroski gasolindegia.

Eroskik 7 milioi bezero bazkidetik gora ditu. Iaz, %15 hazi zen komunitate hori, 1.170.467 lagun gehiagorekin. Zapatuan ospatu den Bazkidearen Egunaren harira eman ditu Eroskik datu horiek.

Zazpi milioi bazkide horietako bakoitzak du Eroskiren, Capraboren, If-en edo Forum Sporten txartelen bat. Haietatik hiru baino gehiago Eroski Klubeko kide dira.

Eroski jatorrizko kooperatibak, kontsumo kooperatiba gisa, bi bazkide mota ditu: Bazkide Langileak eta Bazkide Kontsumitzaileak. Bi kolektiboek era paritarioan osatzen dute gobernu korporatiboa
eta kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza.

Talde sozio-enpresarialaren jabetza langileena da, eta kudeaketa partaidetzazkoa da, non Bazkide Kontsumitzaileak bezala baitaude sartuta langileak ere.

212 milioi euro itzuli die Eroskik bezeroei

Eroski Kluba orain dela urte eta erdi sortu zen, jatorrizko kooperatibako Bazkide Kontsumitzailearen figura biziberritzeko eta eredu hori markaren gainerako alorretara zabaltzeko. Era berean, teknologien eta komunikazio kanalen aukera berriei esker, taldearen markek kudeaketa komertzial integralago baterantz jo dute, eta bezeroen soslai askotarikoetara gehiago egokitu dira. Gaur egun, hiru milioi Bezero Bazkidetik gora ditu Eroski Klubak.

Azken urtean, Eroski Taldeak 212 milioi euro helarazi dizkie bezeroei aurrezki gisa, eskaintzen eta promozioen bidez. Ia 214.000 lagunek egunero dute harremana Eroskirekin, dela App-en bidez edo
dela onura pertsonalizatuak era proaktiboan kudeatzeko webgune espezifikoaren bidez.

31.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Eroski dendak Zurekin eredura eraldatu izana baloratzeko programetan. Horretarako, gehienek inkestak egin edo beren ohiko dendako langile taldearekin batera talde dinamiketan parte hartu dute, eta, hala, proposamen komertziala lehiaren testuingurura eta bezeroek espero dutenera egokitua izan da.

Bezeroen erantzunetan oinarritutako aldaketak

Bezero Bazkideek emandako erantzunetan oinarrituta, Eroskik goitik behera berritu ditu zenbait atal, hala nola Gozokiena (Kafea, Tea eta Txokolateak), Sukaldearena (Olioak eta Pastak), Upategiarena (Ardoak eta Garagardoak), Garbiketarakoena eta Lurrindegiarena. Eta produktu ekologikoen atala eratu du. Gainera, dietetika produktuen sorta zabaldu da. Helburua zera da, kontsumitzaileari aukera askatasun handiagoa ematea bezeroak berak sorta berrien eta tokiko produktuen alde egiteko azaldu duen joerari jarraituta.

Horretaz gainera, haien erantzunetatik abiatuta, proiektu berriak lantzen ari da Eroski bere markako produktuen nutrizio hobekuntzarako programaren barnean, gatz, azukre eta gantz gutxiago duten errezeta osasungarriekin. 2015ean, 287 tona gatz, gantz eta azukre kendu zituen Eroskik bere marketatik, eta 460 produktu atera zituen glutenik gabe, 27 laktosarik gabe, 61 gatz gutxikoak, 49 gantz gutxikoak eta 40 zuntzetan aberatsak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak