Bergara eta Soraluze nagusi Debarroko Txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ekainaren 12a

Bergarako aurrelari Etxaniz pilotari emateko gertu.

Debarroko Pilota Txapelketako finalak jokatu dira gaur, domeka, Aretxabaletan. Kadeteetan Bergarak Oñati hartu du mendean (22-12), gazte mailan Bergara nagusi izan da Arrasateko bikotearen aurrean (22-18) eta seniorretan, amaitzeko, Soraluzeko bikotea izan da txapeldun Bergarakoaren aurrean (22-6). Azken lehia horretan Eneko Muguruzak –pilotari titularrak– ez du jokatu lesionatu egin delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak