Zubizarretak gatzagarren lana goraipatu du: "Ilusio handiarekin egin dute lan, hainbat ordu sartu dituzte. Uste dut erreferente izan daitezkeela hurrengo edizioetarako". Puntaik Punta jaialdiak Debagoienak naturarekin duen harremana nabarmendu nahi du eta espero dute hurrengo edizioetan herriz herri zabaltzen joatea.
Alex Txikoni eskerrak
Irekiera ekitaldia bertatik bertara jarraitu du Alex Txionek. Izan ere, 19:30ean hasita, hitzaldia eskaini du kultura etxean. Zubizarretak eskerrak eman dizkio bertan egoteagatik. Nanga Parbat (8.126 metro) mendiaren lehenengo neguko irteera izeneko hitzaldian eta proiekzioan txiki geratu da kultura etxea.
(Argazkia: Alex Txikon hitzaldiaren hasieran, goraino bete den kultura etxeko areto nagusian)