WOPeak proiektuko azken erronka: Gasherbrum

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 9a, 12:00
Wopeak espedizioko kideak, aurkezpenean. | wopeak

Dagoeneko sei urte pasa dira 2010ean WOPeak proiektua martxan jarri zutenetik. Gorbeia (1.481 metro) lagunartean igota hasi zuten erronka hau, eta urte hauetan beste sei mendi tontor igo ostean zortzimilakoa geratzen zaie, Gasherbrum.

Hala, Mikel Zabalza, Juan Vallejo eta Alberto Iñurrategi aste barruan abiatu dira Pakistan aldera. Asmoa da uztail erdira arte garaierara ohitzea, eta bigarren hamabostaldian ahaleginduko dira helburua betetzen.

Jon Herranz-ek lagunduta
Espedizio honetako nobedadeetako bat izango da Jon Herranz kameralari profesional arduratuko dela irudiak hartu eta erretratuak ateratzeaz. Hala, egunerokoa sare sozialetara igotzearekin batera film bat egiteko aprobetxatuko dute materiala. Espedizioko kideak ez doaz egin beharrekoarekin zehaztuta. Hau da, han aurkituko duten baldintzetara egokituko dira erronka zehazterako orduan: GI eta GII batera egitea, edo GI hainbat bide erabilita igotzea, ala GII oso gutxitan erabili den bide bat erabilita igotzea, hainbat aukera dituzte. Alpetar estiloari eutsiko diote: "Gure partetik onena ematea eskatuko diogu gure buruari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak