Ereindajan dendak urteurrena ospatuko du elikagaien gaineko berbaldi batekin

Eneko Azkarate 2016ko eka. 9a, 08:36

Ereindajan elkartearen denda-topaguneak urtebete egin du zabalik eta hori ospatzeko ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 16rako: Amaia Diaz de Monasterioguren elikagaietan adituaren hitzaldia. Ostean, luntxa egongo da, Ereindajanen saltzen diren produktuekin osatua. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: Udarako prest al zaudete? Garaiko eta bertako produktuekin geure gorputzaren beharrei erantzuten. 18:30ean hasiko da Ereindajanen denda-topagunea.

Ereindajanen denda-topagunea Arrasaten dago, Nafarroa etorbidean egonkortu da elkartea eta han, Debagoienean ekoiztutako barazkiak beta frutak aurki daitezke, besteak beste. Dendaz gain, bazkide eta kontsumitzaileendako erreferentziazko puntua ere izan da.

Eskualdeko ekoizleen produktuez gain, eguneroko otarra osatzeko inguruetatik ekarritako elikagaiak ere badaude denda horretan: arroza, olioa, pasta… Batez ere Nafarroatik eta Arabatik ekarritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak