Alde batetik Sortu zuren enpresa Debagoienean ikastaroa eskainiko dute enpresa ideia duten pertsonentzat. 32 orduko ikastaroa izango da, guztiz doakoa. Uztailean burutuko dira klase teorikoak eta praktikoak, Debagoieneko Mankomunitatean, 9:30etatik 13:30etara, astelehen, eguazten eta egubakoitzetan.
Bestalde, Lanbiderekin batera, langabetuendako bi laguntza mota aurkeztu dituzte. Enpresa-ideia garatzeko laguntzak (negozio ideia eduki eta bideragarritasun plana egin nahi dutenentzat), eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak (bideragarritasun plana eduki eta urriaren 4tik aurrera negozioa/enpresa martxan jarri nahi dutenentzat).
Laguntzak eskatzeko epea ekainaren 23ra arte izango da, 14:00ak arte, Debagoieneko Mankomunitatean.