Ehunkiak poltsa itxietan botatzeko deia egin dute Mankomunitatetik

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ekainaren 7a

Ehunkiak kudeatzen dituen enpresak adierazi duenez, herritar askok ehunkiak ez dituzte poltsa itxietan botatzen eta honek arazoak sortzen ditu ehunkien kudeaketan.

Debagoieneko Mankomunitateak adierazi duenez, herritar askok ehunkiak ez dituzte poltsa itxietan botatzen. Ondorioz, ehunkiak berrerabiltzeko aukerak asko murrizten dira eta, beraz, hauen kudeaketa egokia asko zailtzen da.  Mankomunitateak Debagoieneko herritarrei mesedez ehunkiak lotutako poltsetan eta dagokien edukiontzietara botatzeko deia egiten die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak