Joan den maiatzaren 2an abiarazitako Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 346 saltokiren laguntza edo atxikimendua izan du hiru herrialde historikoetan; eta saltoki horietan bertan egin zaie zuzeneko deskontua erosleei. Ezarritako helburua maiatzaren 21ean lortu zen, eta, beraz, egun horretan bertan eman zen bukatutzat 2016ko Renove Plana.
Deskontu edo diru laguntza horiek honako hauek izan dira: 80 euro eraginkortasun handiko etxetresnak erosteko, A+++ kalifikazio handiena dutenak, eta 65 euro A++ kalifikaziokoak.
Gainera, saltoki horietako ordezkariak arduratu dira etxetresna zaharrak erretiratzeaz erosleen etxeetatik, gero birziklatzeko berme guztiekin.
Etxetresna elektriko motaren arabera, gehien eskatu edo erosi dena garbigailua izan da, eraginkortasun handikoa, A+++ klasekoa; 5.398 gailu saldu dira. A++ klasekoak, berriz, 620 garbigailu saldu dira; guztira, 6.018 garbigailu erosi dira. Bigarren lekuan hozkailuak daude salmentei dagokienez, 2.820 tresna salduta, eta hirugarrenik, indukzio-plakak, 2.105 plaka erosita. Ekitaldi honetako berritasun bat izan diren labeak, A+ energia eraginkortasun klasekoak, ia 1.000 unitate saldu dira.
Etxetresna | 80 euroko diru laguntza | 65 euroko diru laguntza | Guztira |
Hozkailua | 657 | 2.163 | 2.820 |
Izozkailua | 18 | 151 | 169 |
Garbigailua | 5.398 | 620 | 6.018 |
Ontzi-garbigailua | 208 | 1.401 | 1.609 |
Lehorgailua | 21 | 213 | 234 |
Indukzio-plaka | Ez aplikagarria | 2.105 | 2.105 |
Labea | Ez aplikagarria | 955 | 955 |
GUZTIRA | 6.302 | 7.608 | 13.910 |
(Iturria: Energiaren Euskal Erakundea)