25 urte hauetako protagonistak eta LKSko sortzaileak izan ziren ospakizun horretan. Ekitaldian, ezuste, omenaldi, interbentzio, bakarrizketa eta emanaldiak izan ziren. Ustekabe handiena LKSko bi kooperatibetako Kontseilu Errektoreko presidenteek, Iñaki Ormaetxek eta Aitor Lejarzegik, eman zuten; izan ere, LKSko partaide diren eta izan diren guztiei omenaldia egin zieten. Horretarako, Iñakik agurra jo zuen eta Aitorrek hura dantzatu zuen.
Iñigo Urkullu lehendakariak, Markel Olano ahaldun nagusiak, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Mondragon Korporazioko presidente Javier Sotilek aitortza instituzionala egin zuten.
Ekitaldian, LKSren sorreraren eta garapenaren gakoak azaltzen zituen bideoa ere eman zuten, sortzaileen testigantzarekin.
WAS taldeak, lehen We Are Standard, musika ipini zion ekitaldiari.