Atletico Madrilek Bartzelonari irabazi zion, eta Athleticek matematikoki eskuratu du txapelketa. Ligako jardunaldi bat falta dela lau puntuko aldea ateratzen dio Joseba Agirrek zuzendutako taldeak FC Bartzelonari.
Bihar titulua ospatzeko hainbat ekitaldi izango dituzte zuri-gorriek, baina oraindik Bizkaiko klubak ez du argi utzi Gabarra aterako duten ala ez. 18:00etan garaikurraren eskaintza egingo dute Begoñako basilikan, 18:30ean Bilboko udaletxean harrera izango dute, eta azkenik, 19:30ean Foru Jauregian ohiko harrera.