Herri galdeketa

Debagoienean parte hartzea %30ekoa izan da eta 16.000 lagunek bozkatu dute

Eneko Azkarate Laspiur 2016ko eka. 5a, 21:17

Botoak kontatzen hasteko gertu.

16.093 lagunek eman dute botoa gaurko herri galdeketan Debagoienean (%29,51). Parte hartze txikiena Arrasaten izan da: (%23,56); 4.505 lagunek eman dute han botoa. Handiena, ostera, Leintz Gatzagan (%52,71). Herri handienen artean, Oñatin izan da parte hartze handiena: %35,68. Bergaran, %30,26koa izan da. Euskal Herri osoa kontuan izanda, %30ekoa izan da parte hartzea.

Hemen emaitzak herririk herri eta orotara:

  • Debagoiena: 16.093 (%29,51)
  • Arrasate: 4.505 (%23,56)
  • Bergara: 3.838 (%30,26)
  • Oñati: 3.371 (%35,68)
  • Aretxabaleta: 1.700 (%29,41)
  • Eskoriatza: 894 (%26,60)
  • Antzuola: 709 (%40,42)
  • Aramaio: 639 (%51,24)
  • Elgeta: 345 (%36,86)
  • Leintz Gatzaga: 107 (%52,71)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak