Herri galdeketa bai, baina festa giroan!

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko eka. 5a, 18:11

Gure esku Dagoko kideek herri galdeketa "jai eguna" izan zedin gura zuten eta horrela izan da Debagoieneko herri guztietan. Oraindik ere badago non gozatu eta parte hartu.

Bergaran esateko, goizean aparretan gustura asko jolastu dute Seminarioko karpara hurbildu diren haurrek eta baita aurpegia margotzeko aukera izan ere. Horrez gainera, hainbat kontzertu entzuteko bidea ere izan da eguerdian Domingo Irala kalean eta antzerki bat ikusteko aukera Matxiategi kalean.

Egitaraua borobiltzeko kantu-jiran ari dira orain, 18:00etan hasita.

Eskoriatzan, besteak beste, giza-probak eta bertsolariak

Herriko taldeek bete-betean parte hartu gura izan dute gaurko egitarauan; hori horrela, herrikoek egindako askotariko ikuskizunekin ekin diote Eskoriatzan egunari. Ondoren, Mendarotik etorri diren neska koadrila batek harria mugitzeko indarra eta abilezia erakutsi dute lepo betetako herriko plazan. Mendarokoena ikusita, Eskoriatzako emakume koadrila bat ere animatu da harria mugitzen eta baita mugitu ere!

Jaian parte hartzeko gogoa zutela erakutsi dute behin eta berriz eskoriatzarrek eta hainbat izan dira Gure Esku Dago kantuarekin prestatutako koreografia dantzatu dutenak gero; ondoren, bertsolariek hartu dute lekukoa. Horiek guztiak bukatuta, elkarrekin bazkaldu dute hainbat herritarrek herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak