12:00etarako 10.000 lagunek emana zuten botoa eta Debagoienean 3.000k

Miren Arregi Amasorrain 2016ko eka. 5a, 14:54

34 herritan ari da herri galdeketa egiten eta eguerdira bitartean, 10.000 lagunek eman dute botoa. Debagoienean, ostera, 3.063 lagunek %5,5. Debagoieneko herrietan eguerditik aurrera ari da bereziki jendea hauteslekuetara gerturatzen. Hurrengo parte hartze datuak 17:00etan emango ditu Gure Esku Dago dinamikak.

"Gaur, 34 herritan erabakitzen ari gara eta 60 baino gehiago dira datorren urtean urrats hori egingo dutenak. Datorren urteko uda baino lehen, urtebetean, 100 herri inguruk gauzatuko dute erabakitzeko eskubidea", adierazi dute Gure Esku Dagotik.

Parte hartze datuak eguerdiko 12:00etan Debagoienean.

  • Arrasate: 876 boto
  • Bergara: 606 boto
  • Oñati: 734 boto
  • Aretxabaleta: 295 boto
  • Eskoriatza: 212 boto
  • Antzuola: 146 boto
  • Aramaio: 101 boto
  • Elgeta: 77 boto
  • Leintz Gatzaga: 16 boto

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak