Igoera azkarra izan ohi da gaur berrogeita zazpigarrenez egin den Arantzazuko Igoera eta gaur hamar segundogatik ez dute errekorra hobetu. 22 minutu eta 27 segundotan egin du bidea Bazpi taldeko Jokin Alberdik eta bi segundora sartu da taldekide Iñigo Altuna. Ulma taldeko Xabier Murgiondo oñatiarra zuten atzetik; hark 22 minutu eta 42 segundo egin ditu.
Taldekako sailkapenean Bazpi gelditu da lehenengo postuan; bigarrenean Victor Alvaro Construcciones eta hirugarrenean Ulma. Mendiko sailkapenean, berriz, Iñigo Altunak egin du lehenengo, bigarren Jokin Alberdik eta hirugarren Xabier Murgiondok. Tarteko helmugan Jokin Alberdi izan da lehena.
Era honetan, azkena
47. edizio hau formatu honetan egiten den azkena izango da. Arantzazuko igoera oso gogorra eta esplosiboa izanik, ibilbidea luzatuko dute antolatzaileek datozen urteetara begira.