Jai egitaraua herririk herri

Mirari Altube 2016ko eka. 5a, 06:00

D-skarga taldea Eskoriatzan izango da, Jasan taldearekin batera, 17:00etatik aurrera, plazan.

Herri galdeketaren eguna "jai eguna" izan dadin gura dute Gure Esku Dagoko kideek. Horregatik egitarau dotoreak antolatu dituzte herri guztietan. Galdeketa-mahaiak zabaltzearekin batera ekingo diete ekitaldiei, eta egun guztian zehar izango dira, besteak beste, kalejirak, kontzertuak, umeendako jolasak eta herri bazkariak.

Arrasate

  • 09:00 Suziri-jaurtiketa eta bozka-tokien irekiera.
  • 10:00 Txalaparta auzoz auzo (Garagartzatik hasita).
  • 11:00 Dantzariak, dultzaineroak, erraldoiak.
  • 12:00-14:00 Txaranga lesakarra.
  • 12:00-15:00 Txosna herriko plazan.
  • 12:30-14:30 Bertso eta triki-poteoa.
  • 17:00-19:00 Txaranga lesakarra.
  • 20:00 Suziri-jaurtiketa, bozka-tokien itxiera eta boto-kontaketa.

Bergara

  • 09:00 Bozkatzeko mahaien irekiera (etxafuegoak).
  • 11:30 Haurrentzako jolasak seminarioan.
  • Goizean zehar kalejira herriko kaleetan: txistulariak, trikitilariak...
  • 12:30 Mikro irekia. Kontzertu-segida Irala kalean, Pol-pol tabernako balkoian: Musika Eskolako Big Banda, Anabasa, Azkaiter Pelox Trio...
  • 13:00 Antzerkia Matxiategiko bozkatzeko karparen plazatxoan.
  • Eguerdian pintxo-poteak erdialdean eta Matxiategi kalean.
  • 18:00 Kantu jira erdialdean.
  • 20:00 Bozkatzeko mahaien itxiera.

Oñati

  • 09:00 Etxafuegoen jaurtiketa eta bozketa-mahaien irekiera

OLAKUA-SAN LORENTZON

  • 12:30 Oñatz dantza-taldeko dantzariak.
  • 13:00 Trikitilariekin triki-poteoa.

PLAZAN

  • 12:00 Bizikleta-martxa herriko plazatik bozkalekuetara.
  • 12:30 Haur-jolasak Oinaztu taldearen eskutik.
  • 13:30 Boto-kutxatik boto-kutxarako bertso-saioa.
  • 18:00 Txorimalo eta erraldoiak herriko kaleetan zehar.
  • 20:30 Luntxa, emaitzen irakurketa eta jaiaren bukaera.

SAN ANTON PLAZATXOAN (Ona taberna parean)

  • 18:00-20:00 Kontzertua herriko musikarien eskutik.

Aretxabaleta

  • 09:00 Txupinazoa eta mahaien irekiera.
  • 09:30 Diana txistulariekin.
  • 11:00 Puzgarriak.
  • 11:30 Trikitilariak.
  • 12:00 Kalebarreneko txaranga.
  • 12:30 Kantu-poteoa.
  • 13:30 Bertso-saioa Lekaixokaren eskutik.
  • 14:30 Herri-bazkaria Mitarte kalean.
  • 17:00 Street boulder saioa Pagaldaixenetik abiatuta.
  • 17:30 Gaiteroak eta buruhandiak.
  • 18:00 Trikitilariak.
  • 18:00 Bolo-txapelketa.
  • 19:00 Aretxabaleta Abesbatzaren emanaldia.
  • 20:00 Mahaien itxiera eta boto-kontaketa.
  • Egunean zehar artisau-postuak.

Eskoriatza

  • 09:00 Suziriak eta txistularien diana.
  • 11:00 Herriko taldeen ikuskizunak (dantzariak, gimnasia erritmikoa…).
  • 12:00 Giza proba Santa Marina plazan.
  • 13:00 Gure Esku Dago dantza plazan.
  • 13:30 Bertsolariak eta trikitilariak herriko plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria plazan (mahaiak egongo dira eta bakoitzak bere jana ekarri beharko du).
  • 16:00 Haurrentzako jolasak eta lantegiak Txirikila taldearen eskutik.
  • 17:00 D-skarga eta Jasan musika-taldeen kontzertuak plazan.
  • 19:00 Jauzi dantzak plazan.
  • 19:30 Herritik mundura, mundutik herrira fusio-dantzaldia plazan.
  • 20:00 Gure Esku Dago abestia eta denok dantzara, eguna ondo amaitzeko.
  • Egun osoan zehar haurren lantegiak.

Antzuola

  • 09:00 Bozkalekuak irekitzea.
  • 12:00 Herriko txistularien kalejira.
  • 14:30 Herri bazkaria Zurrategin.
  • Ondoren Musika-emanaldia herriko taldeekin.

Aramaio

  • 09:00 Bozka-lekuen irekiera, etxafuego eta guzti.
  • 12:00 Kalejira herriko trikitilariekin plazatik kiroldegira, Arabako hainbat herritatik laguntzera eta giroa berotzera etorriko diren 150 lagun ingururi harrera egiteko.
  • 12:00 Talo postua, barra-zerbitzua eta Gure Esku Dagoren mahai ofiziala. GEDen kamiseta koralei Erain Debagoienaren logoa ipintzeko aukera egongo da (norberaren kamisetari 5 eurotan eta berriari 10 eurotan).
  • 12:15 Legutioko txistularien kalejira kiroldegitik plazara.
  • 13:00 Erain Debagoiena otzararen zozketa plazan.
  • 13:15 Kantu-jira Gasteiz kantuz taldearekin plazatik abiatuta.
  • 14:30 Gonbidatuek bazkaria egingo dute kiroldegian. Nahi duten herritarrek ere paella dastatzeko aukera izango dute 5 eurotan (txartelak kiroldegian bertan salduko dituzte).
  • Bazkalondoan kiroldegian kantuan egiteko aukera paregabea izango da.
  • 17:00 Dantza gidatua plazan, neka-neka egin arte.
  • 20:00 Bozka-lekuen itxiera eta boto-kontaketa.

Elgeta

  • 09:00 Bozkalekua irekitzea.
  • 12:30 Triki-poteoa kalean barrena.
  • 20:00 Boto-mahaiaren itxiera eta boto kontaketa.

Leintz Gatzaga

  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Bolo-txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak