Gipuzkoa plazara batzeko dei egin du Gipuzkoa Zutik mugimenduak

Miren Arregi 2016ko eka. 3a, 13:00
Gipuzkoa Zutik.

Gipuzkoa Zutik mugimenduak asteburuan Gipuzkoa plazako mobilizazioetara batzeko dei egin du; izan ere, gaurtik domekara bitartean, kontzertu, hitzaldi, azoka eta manifestazioak antolatu dituzte.

Igor Tome da erraustegiaren kontrako mobilizazioetan Gipuzkoa plazan astea eman duten oñatiarretako bat: "Erraustegia gelditu gura dugu, baina kontsumo gizarte eredua ere kritikatu gura dugu. Gipuzkoa plaza hartu dugu, baina, hemendik botatzen bagaituzte, beste toki batera joango gara", dio.

Izan ere, segurtasun indarrekin tentsio momentu ugari bizi dituzte, kanpalekua husten ahalegindu baitira behin baino gehiagotan. Atzo, esaterako, bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, han bildutakoek Gipuzkoa plaza uzteari uko egin ziotelako: "Elkartzeko eskubidearen kontra ari dira, ihinztagailuak ere ipini dituzte gauean", azaldu du Tomek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak