Euskal Eskubaloi Federazioak antolatuta, datorren astean hainbat solasaldi eta hitzaldi izango dira kultura etxean.
Hasteko, ekainaren 7an, Juan Carlos Elorza zena oroitzeko, Gara eta Egin egunkarietan bere lankide izandako kazetariek solasaldi moduko bat eskainiko dute bertara gerturatzen direnekin batera. Juan Carlos Elorzaren ekarria Gara eta Egin egunkarietan izena edukiko du solasaldiak. Kultur etxean izango da, 19:00etan.
Trebakuntza jardunaldiei dagokienez, aurkezpena ekainaren 10ean, egubakoitza, izango da kultura etxean, 16:45ean. Juan Luis Amedillok eta Jose Manuel Ruiz de Cenzanok emango diete hasieran jardunaldiei. Segidan, 17:00etan, Unai Arrietak hitzaldi bat eskainiko du, Entrenatzailea eta lesioen alde psikologikoak izenekoa.
Ekainaren 11 ere bi hauen aurkezpenarekin hasiko da, 9:15ean. Ostean, 9:30ean, Aisialdia eta haurtzaroko okupazio espaziala hitzaldia emango du Juan Antonio Morenok. Ondoren, Reyes Carrerek beste hitzaldi bat eskainiko du, Haurtzaroko sakontasun defentsiboaren garrantzia. Azkenik, 13:00etan, Haurtzarorako lan proposamena hitzaldia emango dute Miguel Angel Izquierdok, Garikoitz Garagarzak eta Hugo Sanchezek.
Jardunaldi hauetan izena emateko, Federazioko webguneandagoen inprimaki bat bete beharko da. Osi kirolak dendan ere eskuratu ahal izango da informazioa.
Aitor Billar selekzioarekin
Euskadiko eta Egiptoko 21 urtez azpiko selekzioek ekainaren 10ean, egubakoitza, jokatuko duten partidurako deitu dute Aitor Billar jokalari oñatiarra.