Urte hasierakoari eusten jarraitzen du langabezia tasak Debagoienean, %10,7aren bueltan

Jon Berezibar 2016ko ekainaren 2a

Oro har, urte hasieratiko bilakaerari eutsi dio langabeziak ekainera arte, murrizketa apalarekin. Debagoiena osoan, Aramaio barne, urtarrilean 3.306 langabe zeuden eta maiatza 3.236 langaberekin amaitu da. Bataz besteko tasa, %10,70ekoa da, urte hasieratik %0,24 jaitsi delarik tasa.

Langabeak eta langabezia tasa maiatzean

  • Antzuola: 72 langabe, %6,63.
  • Aretxabaleta: 280 langabe, %8,16.
  • Arrasate: 1.477 langabe, %14,16.
  • Bergara: 701 langabe, %10,05.
  • Elgeta: 50 langabe, %8,43.
  • Eskoriatza: 204 langabe, %10,07.
  • Leintz Gatzaga: 9 langabe, %6,57.
  • Oñati: 416 langabe, %7,82.
  • Debagoiena: 3.209 langabe, %10,70.
  • Aramaio: 27 langabe, %3,56.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak