Saharako hiru ume etorriko dira bailaran uda pasatzera

Leire Kortabarria 2016ko ekainaren 3a

Sahararekiko elkartasun talde Bubisherrek jakinarazi du urte honetan Debagoienean Saharako hiru ume izango direla udako bi hilabeteak pasatzera. 

Aurten, berezitasuna da Euskadira datozen ume saharar guztiak batera etorriko direla, hegaldi berean; orain arte, bi egunetan banatuta etortzen ziren.

Debagoienera hauek etorriko dira: Husein Salama, 11 urtekoa, Bergarara; Nasruha Mohamed, abuztuan 10 urte egingo dituena, Arrasatera; eta Fatma Hafed, ekainean 11 urte egingo dituena, Oñatira. Husein Asmarako kanpalekuan bizi da, eta Fatma eta Nasruha, Aaiungo kanpalekuan. Ekainaren 30etik abuztuaren 30era izango dira Debagoienean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak