Informazio praktikoa

Ekainaren 5eko galdeketarekin lotutako informazio praktikoa: nola bozkatu, lekuak, ordutegia, prozesua...

Nork eman dezake bozka?

Herri-kontsulta gauzatzen den unean 16 urte beteta dituzten herritar guztiek izango dute bozkatzeko eskubidea, betiere bozka emateko egunean Debagoiena osatzen duten herrietako batean edo Aramaion erroldatuta badaude. Sistema informatiko baten bidez egiaztatuko da botoa lehendik emanda dagoen ala ez.

Herritar bakoitzak erroldatuta dagoen herrian bozkatu ahal izango du soilik, ez edozein herritan.

Galdeketa-mahaietan ez denez hautesle-erroldarik izango, parte hartu ahal izateko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du botoemaileak.


Galdera

Herri-kontsultan egingo den galdera honako hau izango da: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?".

Boto baliodunak izango dira baiezkoak ezezkoak eta zuriak. 


Ordutegia

Bozketari 09:00etan ekingo zaio eta 20:00etan itxiko dira mahaiak.


Lekuak

Aramaio

  • Ibarra: Bizente Goikoetxea plaza, 7 09:00-20:00
  • Oleta: auzoko plazan 12:00-14:30 eta 17:30- 19:30
  • Arexola: auzoko elkartean 17:30- 18:30 04 Arriola: auzoko plazan 19:00
  • Uribarri: auzoko elkarte ondoan, auzoko plazan 12:00- 14:00
  • Untzilla: elizpean 12:00-14:00
  • Azkoaga: elizpean 12:00-14:00
  • Barajuen: elizpean 12:00-14:00
  • Gantzaga: elizpean 12:00-14:00
  • Etxaguen: elizpean 12:00etatik 14:00etara

Aretxabaleta

  • Pagaldaixena: Basabe bidea, 2

Arrasate

  • San Andres auzoa, T. TXINDOKI: Araba etorb., 1
  • Arimazubi (San Viator Txiki): Arrasate paseal., 18
  • Uribe Auzoa: plaza
  • Erguin: Usaetxe plaza
  • Ferixalekua (Ikastola): Otalora lizentziaduna, 8
  • Musakola: San Antolin plaza (karpa jarriko da)
  • Santamaña: Agerre kalea, 21
  • Gesalibar, 8: Gentilola Elkartea
  • Garagartza, 21: Leze-txiki elkartearen aurrean

Antzuola

  • Kalebarren kalea, 16 (lokala)

Bergara

  • Ibargarai kalea, 14: seminarioko karpa
  • Ibarra kalea, 8: Caritasen lokala
  • Martoko kalea, 22 (karpa)
  • Matxiategi kalea, 7 (karpa)
  • Angiozar auzoa, 29: eliza inguruan
  • Osintxu: bolatokian

Elgeta

  • Salbador kalean, 4, botika parean

Eskoriatza

  • Jose Arana kalea, 19: udaletxe ondoko lokala

Leintz Gatzaga

  • Jakion enpresako biltegian

Oñati

  • Olakua kalea, 7
  • Errekalde kalea, 4
  • Unibertsitate hiribidea, 3

Boto aurreratua

  • Arrasate: Ignazio Zuloaga kalea, 4. Ekainak 3: 18:30-20:30 / Ekainak 4: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Aretxabaleta: Pagaldai taberna, Basabe bidea, 2. Ekainak 3: 18:30-20:30 / Ekainak 4: 11:00-14:00
  • Bergara: Barrenkale, 28, behea. Ekainak 3: 18:30-20:30 / Ekainak 4: 10:30-13:30 eta 18:30-20:30.
  • Antzuola: Kalebarren, 16, behea. Ekainak 3: 11:30-13:00.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.