Arratsalderako euri handia eta txingorra iragarri ditu Euskalmetek

Leire Kortabarria 2016ko mai. 28a, 11:44

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek, abisu horia eman du zapatu arratsaldean, gauera arte, prezipitazio handiak egon daitezkeelako.

 

 Zehazki, 15:00etatik 21:00ak arte "prezipitazio handiak" iragarri ditu meteorologia zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegorako. "EAEko zenbait lekutan, ordu betean 15 l/m2 baino gehiago pilatu daitezke, bereziki ekialdean", esan du Euskalmetek. "Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait lekutan handiak izatea eta txingorra botatzea, bereziki ekialdean eta arratsaldean. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke".

Biharko, domeka, honako iragarpena egin du Euskalmetek EAErako: "Tenperatura beherago eta zaparrada batzuk, bereziki arratsaldean. Goizean giro lasaiagoa, hodeiak eta urdinguneak zeruan eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake. Eguerditik aurrera, aldiz, ipar-mendebaldeko haizearekin hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada giroa nagusituko da, bereziki barnealdean. Ekaitzak jotzeko aukera zapatuan baino txikiagoa da. Giro freskoagoa eta eguneko altuenak 18-20 °C artean geldituko dira". Arrasaterako eta ingururako, 11 eta 19ºC arteko tenperatura iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak