Afrikan ebolari aurre egiteko Kubaren elkartasun eredua hizpide

Julen Iriondo 2016ko mai. 26a, 11:58

Zona Roja. La experiencia cubana del ébola liburuaren aurkezpena eta Cubanos, entre la vida y el ébola film labur dokumentala izango dira martitzenean, 19:00etan, Irizar jauregian. Enrique Ubieta kazetari kubatarraren azalpenak ere izango dira saioan. Herrialdeak elkartasun handia erakutsi zuen ebolaren krisian. Euskadi-Cuba, Askapena eta Komite Internazionalistak taldeek, eta EH Bilduk eta Irabazik antolatu dute saioa.

2014ko irailean, Sierra Leonan, Liberian eta Guinea Conakryn ebolaren izurritea zela eta, Ban Ki Moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, premiazko deia zabaldu zuen nazioarteko komunitatean. Bost mundu-agintariri deitu zien telefonoz, premiazko laguntza eskatzeko. Haietako lau, mundu-potentzien lehendakariak ziren (AEB, Frantzia, Erresuma Batua eta Europar Kontseilua). Bosgarrena herri txiki baten lehendakaria zen: Kubakoa. 

Kuba izan zen lehenengo boluntarioak bidali zituena –256 pertsona, Henry Reeve mediku brigada kubatarraren parte zirenak, eta hondamen eta izurrite egoeretan adituak–, eta Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiarekin, Margaret Chanekin, koordinatuta egin zuten.

Aipatutako liburuak biltzen ditu pertsona horien elkartasun esperientziak. Haietako bi hil egin ziren misio honetan (Reinaldo Villafranca eta Jorge Juan Guerra). Beste bat, Félix Báez medikua, ebolaz gaixotu zen, Genevan sendatu zen eta berriro Afrikara bueltatu zen bere elkartasun misioa bukatzeko.

Enrique Ubieta kazetari kubatarra Nazio Batuen bidez mendebaldeko Afrikara joandako Kubako mediku brigada boluntarioekin batera joan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak